XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Apalak plater eta ontzi zikinez gainezka zeuden.

- - Errepasoa eman zion etxe guztiari.

Dena nahasia, hautsontziak beteta, erropa pilatuak lurrean, landare horiskatu bat....

Sarrerako aulkian eseri zen, zer egin jakin gabe. Begiak itxi zituen.

- Ez ezazula tragediarik antolatu. Lasai! Denbora luzez egon zen halaxe eserita, mugitu gabe, bere buruarekin haserre etxea ezagutu ezin zuelako, deskalabroaren arduradunak etxera sartu eta izebaren aurrean jo ta ma geratu ziren arte, begiak zabal-zabalik eta Paula esan nahian bezala: Ez naiz ni izan. Sarah izan da.

Baina, bere zorionerako, ez zuen ezer esan.

- Nire errua da - esan zuen Sarah-k.

- Ba... ba, bihar arratsaldez etorriko zinela uste genuen. Trinik esan zigunez....

- Trini! Uste zenuten Trinik garbituko zizuela guztia ni etorri aurretik.

- A ze aurpegia! Askoz ere okerrago oraindik! Besteentzat lana sortzen duzue, beraz? Eta hark garbi dezala zuen zerrikeria, ezta? Trini, hain edadetua izaki! Juanak hasperen egin zuen, bere onetik ez irteteko ahaleginetan.